Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biltzar Areto Nagusian
Ostegun honetan, irailak 26, Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da arratsaldeko 19:00etan Biltzar Areto Nagusian.
Gai-zerrenda:
- 2019ko ekainaren 15ean eta uztailaren 11n ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea
- 2020ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen hasierakoonarpn diktamena
- Euskal Autonomía Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza hitzarmena onartzeko diktamena
- Eskualdeko lau udalek eta Oarsoaldeak sinatutako lur industrialeko inbertsioak konpentsatzeko mekanismoak arautzen dituen hitzarmenaren jarraipen batzorderako ordezkaria izendatzeko diktamena
- Udal artxiboko dokumentazioa ezabatzeko diktamena
- Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea
- Lezoko EH Bilduk aurkeztutako mozioa eta Lezoko EAJ-PNV udal taldearen testu alternatiboa klima aldaketari buruz
- Lezoko EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Nafarroa erdialdeko uholde larrien aurrean akordioa
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak
- Galde eskaerak
Arloa edo saila