Herritarren kezkak, zalantzak eta desioak entzun nahi ditu Udal Gobernuak.
Etorkizuneko erabakietan kontuan hartzeko, Lezoko Udal Gobernuak herritarren kezkak, zalantzak eta desioak entzun nahi ditu.
Horretarako, herritarren artean inkesta zabala egin da azaroan zehar. Gehienak telefono bidez egin dira eta bizilagunei herriaz orokorrean, Udalaren kudeaketaz eta hurrengo urteetara begirako proiektuez galdetu zaie.
Herritar guztien lagin adierazgarria izan dadin, 360 herritarren iritziak jaso dira (%50,8 emakumeak, %48,9 gizonezkoak, 0,3 ez binarioak).
Adin tarte guztien iritzia jaso nahi izan da:
Inkesten %58 gaztelaniaz egin dira eta %42 euskaraz.
Mikel Arrutiren hitzetan, “azterketa honek lezoarren beharrak eta nahiak hobeto ezagutzen lagunduko digu. Guretzat hori ezinbestekoa da garatu beharreko politikak definitzeko garaian. Gainera, inkesta hauek legegintzaldi amaieran errepikatuko ditugu, iritzien bilakaera aztertzeko”.