Datorren urteetako ardatzak aurkeztuko dituzte udal gobernuko ordezkariek.
Lezoko Udaleko udal gobernu taldeak 2023-2027 Legegintzaldi Planaren aurkezpena egingo du otsailaren 23an. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan izango da Gezala Auditoriumean eta interesa duten herritar guztiak gonbidatuak daude.
Udal gobernuak datozen lau urteetarako dituen erronkak, proiektuak eta proposamenak aurkeztuko ditu, herritarrek udal gobernuaren jarduna zein izango den jakin dezaten.
Lehen aldia da Lezon mota honetako ekitaldi bat egiten dela; hortaz, herriari buruzko informazio zehatza lehen eskutik jasotzeko aukera bikaina izango da. Ekitaldiaren amaieran, gainera, herritarrek aukera izango dute gobernu kideekin hitz egiteko mokadutxo batzuk dastatuz.