Gaur ospatu da Lezoko lehenengo igogailuaren inaugurazioa
Hurrengo urteetan igogailu gehiago eraikitzea aurreikusten da, faseka eraikiko direnak, herriko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin
Lezoko Udalaren lehentasunetako bat herriko irisgarritasuna hobetzea da, biztanleen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Horregatik, Igogailuaren eraikuntzaz gain, azken urteetan, Udalak hainbat lan gauzatu ditu. Horien artean, besteak beste; zebra-bideak altueran jarri dira, muga arkitektonikoen ezabatzea, kaleak asfaltatu eta zuloguneak bete dira, kaleko argiteria hobetu da eta espaloietan eta eremu labainkorretan produktu ez labainkorrak ezarri dira, besteak beste.
Joan den udan abiarazi ziren kiroldegiko igogailua eraikitzeko lanak, aipatutako espazioa eta Altamira auzoa lotzeko helburuarekin, eta horrela, auzoa herri erdigunera lotzeko asmoz.Era horretan, Lezon bizi diren herritarren bizi kalitatea, mugikortasuna eta ongizatea hobetzea lortu nahi da. Eta aurreikusi bezala, martxan da Lezoko lehenengo igogailua.
Hori dela eta, eguerdian ospatu da aipatutako igogailuaren inaugurazioa. Ekitaldian Jesus Mari Martiarena alkatea eta Miguel Angel Sanchez, Noemi Arberas, Enrique Figueroa, Alfredo de la Puente eta Irlentz Ortega zinegotziak bertan izan dira.
Inauguraziorako zinta moztu ondoren, alkatea eta zinegotziek, teknikarien laguntzarekin, igogailu berria frogatu dute emaitza onarekin.
Helburu nagusia: irisgarritasuna hobetzea
Lezoko irisgarritasuna hobetzeko eta Altamira auzoa herrigunera gerturatzeko helburuarekin eraiki du Udalak Lezoko lehen igogailua. Lanek 590.458,53€ko kostua izan dute eta aurreikusitako epeak beteta, prest dago jada igogailu berria.
Etorkizunera begira, Irisgarritasun Plan Bertikalak, faseka, igogailu gehiago eraikitzea aurreikusten du, beraz, hau datozen urteetan eraikiko diren igogailuen artean lehena besterik ez da.