Datorren ostegunerako, azaroak 30erako, deitua dagoen Greba Feminista Orokorraren harira, Lezoko Udalak jakinarazten du zerbitzu minimoak bermatuko dituela.
-Udaltzaingoan: udaltzain bat goizez eta beste bat arratsaldez arituko da lanean.
-Brigadako zerbitzua: langile bat egongo da erretenean, matxura edo larrialdiren bat gertatuz gero hura bideratzeko.
-Etxez etxeko laguntza zerbitzua: derrigorrezko atentzio pertsonala behar duten zerbitzuak bakarrik emango dira, beti ere etxekoek ezin badute eman. Informazio osagarria: 943521094.
Arloa edo saila