Webgunean deskarga daiteke eta astean zehar Arreta Zerbitzuan eta Kulturan jarriko da herritarren eskura
Lezon aldizkariaren zenbaki berri bat kalean da, 17.na. Joan den ostiralean egin zen etxez etxeko banaketa, eta, dagoeneko, webgunean deskargatzeko moduan dago. Astean zehar, berriz, Arreta Zerbitzuan eta Kulturan jarriko da, edozein gorabehera tarteko, inork etxean jaso ez balu, eskura dezan.
Hamasei orrialdeko aldizkarian, eduki hauek jasotzen dira euskaraz eta gazteleraz:
- Mikel Arruti alkatearen agurra.
- 2023-2027 Legegintzaldi Plana.
- Legegintzaldiko lehen urteko balantzea.
- Talde politikoen idatziak.
- Olatzarreko babes ofizialeko etxebizitzak.
- Udako Agenda.
Arloa edo saila