LEZON ALDIZKARIAREN 19. ZENBAKIA KALEAN

Az, 2025-07-02 13:08

Lezon aldizkariaren zenbaki berria iritsi da etxeetara. Webgunean deskarga daiteke eta Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan eta Kulturan ere herritarren eskura egongo da. 

Lezon aldizkariaren zenbaki berri bat kalean da, hemeretzigarrena. Jada etxez etxeko banaketa egin dute, eta webgunean bertsio digitala ere deskargatu daiteke. Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan eta Kulturan ere aleak egongo dira, edozein gorabehera tarteko, inork etxean jaso ez balu, eskura dezan. 

Hamabi orrialdeko aldizkarian, eduki hauek jasotzen dira euskaraz eta gazteleraz:

  • Mikel Arruti alkatearen agurra.
  • Udalaren egoera ekonomikoa.
  • Obra txikiak.
  • Talde politikoen idatziak.
  • Gaintxurizketako segurtasuna. 
     
Arloa edo saila