Uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautesle zerrendak jendaurrean

Or, 2020-05-22 12:07

Datorren uztailaren 12an EAEko hauteskundeak ospatuko dira eta horren harira, Lezoko Udalak jakinarazi du dagoeneko jendaurrean daudela hautesle zentsuko behin-behineko zerrendak. 

Horiek aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 25etik ekainaren 1a bitartean (biak barne). 

Lekua: Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30-13:30 bitartean. 

Informazio gehiago jasotzeko: 

  • 901 101 900 edo 943 327 680
  • https://www.ine.es
Arloa edo saila