Uztailaren 5ean, Ezohiko Osoko Bilkura

Ar, 2023-06-27 16:58

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian

Uztailaren 5ean Ezohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Mikel Arruti Salaberria alkateak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Gai zerrenda:

1. Zinegotzi kargu hartzea.

2. Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.

3. Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordetzak izendatzeko, bai Tokiko Gobernu Batzarrari eta bi zinegotziri eskuordetzak emateko.

4. Udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko proposamena.

5. Bi batzorde informatzaile eratu eta osatzeko proposamena.

6. Organo kolegiatuetan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena, plenoaren konpetentzia denean.

7. Alkatearen eta bi zinegotzi delegaturen dedikazio esklusiboa eta oposizioko zinegotzi baten zatikako dedikazioa eta ordainsariak onartzeko proposamena.

 

Arloa edo saila