Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, apirilak 23, astelehena, egin dituzten deialdiekin
Gasteizen bi emakume hil zituzten ostiralean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, apirilak 23, astelehena, egin dituzten deialdiekin:
- Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean.
- Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan.
- Pasaia: 20:00etan Antxoko Gure Zumardian.
Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!