Lantaronen eraildako emakumearen harira elkarretaratzeak gaur

Og, 2017-10-05 14:19

Lezoko Udalak bat egin du Oarsoaldeko mugimendu feministak gaurko deitutako elkarretaratzeekin

Ana Belen Jimenez, 45 urteko emakumea, erail zuen herenegun, urriak 3, Miranda de Ebron. Bere senarrak andrea hil izana aitortu du polizia etxean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, urriak 5, egin dituzten deialdiekin:

- Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean .
- Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan
- Pasaia: 19:00ean Antxoko Zumardian.

Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

 

Arloa edo saila