Lezoko Udalak emakumeak animatzen ditu herriko emakumeen korrika taldearekin bat egiteko.
Hilaren 27tik zabalik da Lilaton lasterketan izena-emateko epea. Aurten, lasterketa ospetsu hau egingo da, iaz ez bezala, hori bai segurtasun neurri guztiak errespetatuz. Hori dela eta, ekimenak parte hartze mugatua izango du eta izena garaiz ematea komeni da.
Lasterketa martxoaren 6an egingo da, 5 kmko luzera izango du, Donostiako bulebarretik abiatuko da eta bertan amaituko da ere. Aurten izen-emateak 12€ko kostua izango du.
Gogoan izan, Azarotik emakumeen korrika taldea martxan dagoela Berdintasun eta Kirola sailen eskutik eta neskek astelehenero entrenatzen dutela. Kiroldegiko frontoian dute hitzordua, 19:00tan. Beraz, Lilatonen parte hartzeko asmoa baduzu, bertako emakumeekin bat egin dezakezu.
Lilatonari buruzko informazio gehiago esteka honetan: