Sestaon eraildako emakumearen harira elkarretaratzea Lezon

Or, 2017-09-29 19:34

Lezoko Udalak bat egin du Oarsoaldeko mugimendu feministak astelehenerako Lezon antolatu duen ekimenarekin. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:00etan izango da Gurutze Santuaren plazan.

Noelia Noemi, 32 urteko emakumea, erail zuten atzo, irailak 28, Sestaon. Bere bikotekideak labankadaz hil eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek astelehenerako, urriak 2, egin dituzten deialdiekin:

- Lezo: 19:00etan Gurutze Santuaren plazan.
- Pasaia: 18:30ean Antxoko Zumardian.
- Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean .
- Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan

Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!
 

Arloa edo saila