Zinegoak martxoaren 20an

Al, 2018-03-05 15:21

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekimen ugari antolatu dira Lezon, besteak beste: Pago Justo zineforuma,  Ciclo de la Violencia izenburuko hitzaldia eta Zinegoak zinema jaialdian irabazleak suertatutako film laburren proiekzioa. Azken hau martxoaren 20an ospatuko da. 

Aurten ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak Gaxuxa elkartearekin elkarlanean. 

Martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, El Ciclo de la Violencia hitzaldia eskainiko da kultura aretoan.

Martxoaren 20an, Zinegoak Bilboko Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen jaialdian irabazle izandako film laburren proiekzioa eskainiko da, arratsaldeko 19:30ean Gezalan. Guztiak emakumeek zuzendutako filmak dira, haietatik bi Euskal Herrian egindakoak,  eta aipagarria da Euritan lanak Itxaro Bordak 1985ean idatzitako “Klara eta biok” narrazioa berrikustea proposatzen duela. Hona hemen lanen izenburuak:

- ZARPAZO ZUZ: Nerea Castro Andreu (EH)
- HAPPY ZUZ: Laura Dudgeon (Australia)
- EURITAN ZUZ: Irati Gorostidi, Arantza Santesteban (EH
- MARGUERITE, ZUZ: Marianne Farley (Canada)

Amaitzeko, kuadrillategin ere gaia modu berezian landuko dute egun horietan zehar.

 

Arloa edo saila