Bigarren PINTXO-TOPA bihar, maiatzaren 21ean, herritar guztientzat

Az, 2026-05-20 13:43

BIBErlazioak prozesuaren baitan, Pintxo-Topa topaketa egingo dute Lezon ostegunean, maiatzaren 21ean. Lezoarrek zaintza erdigunean jarri eta herriaren beharren inguruan hitz egiteko topaketa informala izango da, herritar guztiei zuzenduta.

Pintxo-Topen helburua sinplea da: hilabetean behin, modu informalean eta mokadutxo batekin, gure bizitzaren, zaintzaren, herriko baliabideen eta askoz gehiagoren inguruan hitz egiteko gune hurbil bat sortzea. Bertan, Lezon etorkizunean nola bizi nahi dugun elkarrekin erabakitzeko eta ekintzak eta aldaketak proposatzeko. Saioetan jasotako ekarpenak Zaintza-Mahaian aurkeztu eta Lezoko Udalak eguneroko lanean eta zaintza politikak garatzerakoan kontuan izango ditu.

Hurrengo saioa bihar, maiatzaren 21ean, izango da, BIBEtokin (Zubitxo Kalea, 21), 17:30ean. Informazio gehiago eskuratzeko 621 15 66 04 telefonora deitu/idatzi edo biberlazioaklezo@gmail.com helbidera mezua bidal dezake edozein herritarrek.

Bizitza beteaz, belaunaldiarteko harremanez, Lezoko egoeraz eta beste askoz hitz egiteko espazio erraz bat, betiko moduan, mahai baten bueltan, pintxo batzuk partekatuz, auzokideen artean. Lezoko tabernek prestatutako pintxoekin, festetarako giroa berotu eta lezoarrekin topatzeko aukera paregabea izango da. Txikientzako gunea ere egongo da.

Lezoko Udalak bultzatuta, Foru Aldundiak lagunduta eta Bitar-Bask elkarteak dinamizatutako ekintza da.