Lezoko Udalak doako erakusketa antolatu du Kultur aretoan urriaren 3tik urriaren 6ra bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 17:00-19:30 ordutegian ikusi ahal izango da.
“Frankismoaren esklabuak”:
1939tik 1946ra, 1936ko gerra amaitu eta segidako urteetan alegia, 900 lagunetik gora behartutako esklabotza lanak egiten aritu ziren gure herriko hainbat lekutan, gerrak preso hartutako edota soldadutza urte haietan egitea tokatu zitzaien "erregimenari antxikimendurik ez zioten" pertsonak ziren; frankismoaren esklaboak, edota herriak esaten zien bezala, "Trabajadoriak".
Besteak beste, Lezon, egun GI440 izenez ezagutzen dugun errepidearen Errotetatik Guadalupeko santutegira bitarteko zatia eraikitzen aritu ziren frankismoaren esklabo hauek.
Urriaren 5ean, lehen ipuin kontaketa:
Maite Franko ipuin kontalariak “Nire etxea zure etxea da (Kulturartekotasunaren inguruko ipuinak)” ipuin kontaketa eskainiko du urriaren 5ean liburutegian arratsaldeko 18:15ean. 4-7 urte bitarteko haurrentzako doako jarduera izango da eta ipuin kontaketa euskaraz hutsean egingo da.