Furgobaratzaren hileroko bisitak martxoan itzuliko dira
Furgobaratza sasoia amaitu da eta beraz, martxora arte ez da bisitarik egingo.
Hortaz, martxoan itzuliko dira Furgobaratzak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
- Tailertxoak, zenbait bisita egunetan
- Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
- Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
- Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
- Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa
Arloa edo saila