Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 20a arte
Plan Familia, desgaitasun ziurtagiria duten pertsonei zuzendutako Adecco Fundazioaren orientazio eta eskuhartze programa bat da. Pertsona hauen konpetentziak eta gaitasunak indartzea du helburu, autonomia pertsonala eta enplegagarritasuna lantzearekin batera. Onuradunak edota bere familiak emandako mediku, hezkuntza eta terapia txostena Adecco Fundazioko lantalde profesional eta aditu batek aztertuko ditu. Azterketa honen eboluzio momentuaren eta pertsonaren interes eta potentzialaren arabera, diziplina anitzeko eskuhartze pertsonalizatua diseinatuko da. Eskuhartze honetan eskaintzen diren jarduerak terapeutikoak, formatiboak eta lan-orientazioak dira. Eskuhartze osoan zehar jarraipen bat egingo da, aurez ezarritako prozesu helburuak betetzen diren ikusteko eta edozein motatako beharrak antzemateko.
Laguntza hauek Lezon erroldaturik dauden eta zertifikatutako %33 edo gehiagoko desgaitasunen bat duten 0 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzendurik dago.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskakizuna egiteko:
-Eskatzailearen edo dagokion tutorearen NANa edo pasaportea
-Eskatzailea Lezon erroldaturik dagoela baieztatzen duen ziurtagiria
-Desgaitasuna baieztatzen duen ziurtagiri ofiziala edo osotasun graduko ezgaitasuna baieztatzen duen erresoluzioa
-Lan eskatzaile ziurtagiria (adineko pertsonek)
-Azken errenta aitorpena (salbuetsitako pertsonak ezik)
Eskaera egiteko www.fundacionadecco.org/plan-familia-lezo/webgunearen bitartez edo dokumentazio guztia eta eskaria helbide honetara bidaliz: Fundación Adecco Bilbao Convocatoria Plan Familia 2019, C/Berastegui, 5-2º izq, C.P:48001 (Bilbao).
Lezoko Udalak Adecco Fundazioarekin kolaboratuko du laguntzak esleitzerako orduan, izan ere, ongizate sailak eskatzaileen datuak aztertuko ditu aukeratutakoen zerrenda sortzeko.
Martxoaren 20a arte eskatu daiteke Plan Familia laguntza. Hilaren 25an erresoluzioa publikatuko da eta alegazioak apirilaren 1a arte egin ahalko dira. Alegazio epea amaiturik, Plan Familia martxan jarriko da.
Deialdiaren inguruko informazio guztia hemen.