Udal ordezkari eta teknikariek indarkeria matxista kasuak nola komunikatu behar diren ikasteko formakuntza saio bat jaso dute
Gaur goizean, Pasai Donibaneko Udaletxean, Lezoko udal ordezkari eta teknikariek indarkeria matxista kasuak nola komunikatu behar diren ikasteko formakuntza saioa jaso dute. Bertan, Lezoko Udaletxeko ordezkariez gain, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako ordezkariek ere parte-hartu dute.
Formakuntza saioa June Fernandezek gidatu du, Pikara online magazinearen sortzailea eta kazetaria. Ezinbestekoa da indarkeria kasuen komunikazio trataerari garrantzia ematea eta horregatik bultzatu da udaletxeetatik horrelako saioa egitea.
Lezoko Udalak gogorarazi nahi du horrelako gertaerak ez ditugula gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugula, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.