Guztira 18 panel berri ezarri dira udalerriaren luze eta zabalean herritar gehien dabilen lekuetan. Helburua da iragarki eta kartelak jartzeko euskarri aproposak eskaintzea, eta, bide batez, paretek eta kaleek itxura garbia eta txukuna izatea.
Lezoko Udalak adierazpen panel berriak ezarri ditu herritar gehien ibiltzen den lekuetan. Guztira, 18 panel jarri dira udalerriaren luze eta zabalean bertako herritar, elkarte, talde edota iragarleek erabil ditzaten. Orain arte modu eta itxura nahasian ezarriak zeuden kartel eta iragarkiak euskarri aproposetan ezarriak izan daitezen jarri ditu adierazpen panel berriak Udalak. Era berean, panel berrien ezarpenak helburu du herriko paretak eta kaleak txukun eta garbi mantentzea, betiere, adierazpen guneak bermatuz.
Aipatu paneletan beraz, herritarrek, elkarteek edota iragarle ezberdinek beren kartel eta iragarkiak jarri ahal izango dituzte eta Udalak ere bere igarpen edota oharrak jartzeko ere erabiliko ditu euskarri berriak.
Dagoeneko ezarriak daude panel guztiak eta hortaz, aurrerantzean, panel horietatik kanpo dauden kartel edota iragarki guztiak kendu egingo dira. Edozein kasutan, panel gehiago ezartzeko beharra ikusiko balitz, Udalak adierazpen gune gehiago jarriko dituela aurreratu du. Adierazpen gune edota panel berri horien erabilera eta funtzionamendu egokia bermatzeko, tarteka panelak garbitu egingo dira iragarki eta kartel berriei lekua egiteko.
Esan bezala, beraz, neurri honek helburu du herria eta herriko eremu zein odarea txukun eta garbi mantentzea, betiere, herritarrei adierazpenerako guneak eskainiz eta bermatuz.