BAKE EPAITEGIA ASTELEHENEAN IREKIKO DA BERRIRO

Or, 2025-10-10 15:43

Lezoko bake epaitegia astelehenetik aurrera (urriak 13) berriro irekita egongo da. 

Lezoko bake epaitegiak berriro zabalduko ditu ateak datorren astelehenean, urriaren 13an. Ordutegi berria izango du, 12:00etatik 16:00etara egongo da jendeari irekia. 

Ez da aurretiko hitzordurik eskatu beharko eta edozein zalantza zein tramite egiteko kontsultak, aurrez aurre zein telefonoz egin ahalko dira: 943 52 12 58