Altamirako igogailu berria, martxan

La, 2023-05-06 14:28

Lezoko irisgarritasuna hobetzen jarraitzen du Udalak.

Lezoko Udalak jakinarazi nahi du Altamirako igogailu berria martxan dagoela atzo goizetik.

Igogailu honen helburua auzoaren irisgarritasuna hobetzea da. Altamira etxebizitza ugari dituen auzoa da, eta herritarrek irisgarritasuna hobetzeko eskakizunak egin  dituzte beti.

Lezoko Udalak konpromisoa hartu zuen obra hauek eta etorkizunean egin asmo diren beste batzuk egiteko, herri osoan irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko.