Zubitxo eta Arretxene kaleko zebra-bidearen lanak hasiko dira

Al, 2025-03-10 20:08

Irisgarritasuna helburu, Zubitxo eta Arretxene kaleak elkartzen dituen bidegurutzean dagoen zebra-bidea hobetzeko lanak egingo dituzte, bihar hasita. 3 asteko iraupena izango duela aurreikusi dute, eta bitarte horretan 5 aparkaleku kendu beharko dira, obrako azpiegiturentzat eta trafikoaren pasoa bermatzeko.

Gaur egun, pasabidea arriskutsua izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat edota edozein motatako gurpildun aulkirekin ibiltzen direnentzat. Zeharkako maldaren inklinazioa handiegia da irisgarritasun osoa bermatzeko, eta ibilgailuen eta oinezkoen ikusgarritasuna ere ez da egokia. 

Ondorioz, zebra-bidearen segurtasuna bermatzeko lanak egingo dituzte malda leuntzea, ikusgarritasuna hobetzea eta, lan horiekin batera, beste hobekuntza batzuk lortzeko.

Obrek irauten duten bitartean, lanetarako beharrezkoak diren etxola eta hondakinak biltzeko edukiontzia jartzeko eta igarobide horretako trafikoa ez moztea ahalbidetzeko 5 aparkaleku kenduko dira.