Karmengo Ama herri ikastetxea, Elizalde herri eskola, Lezo herri eskola eta Cristobal Gamon ikastetxea izan dira onuradunak.
Ostiralean 50/50 txekeak entregatu zaizkie energia-eraginkortasunarekin zerikusia duen proiektuan parte hartu duten Oarsoaldeko 4 herri-ikastetxeei. Nolanahi ere, eskualdeko energia planak aurrez ikusten dituen sentsibilizazio-jardueratan kokatuta dago.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak finantzatzen du eta ohitura-aldaketak sustatu nahiz urruneko alderdi modura energiaren pertzepzioa aldatzeko tresna da. Aldi berean, proiektu honekin jardun-tarte txikiaren ideia baztertu nahi da.
50/50 Karmengo Ama herri ikastetxe, Elizalde herri eskola, Lezo herri eskola eta Cristobal Gamon ikastetxean gauzatu da. Ikasturtean lortutako aurrezkiaren % 50 ikastetxeari itzultzea izan du oinarri, ikastetxeak erabaki dezan zertan gastatu. Gainerako % 50 eskualdeko udal bakoitzak ikastetxeetan bertan aurrezkia eta energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertitu du. Ikasturtean zehar, ikastetxeek, energia-taldea sortuz, ohiturak aldatuta kontsumoak hobetzeko jarduerak eta ekintzak abian jarri dituzte. Izan ere, xede horrez, energia-taldeetan eskola-erkidego guztia ordezkatua egon da: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezaina eta familiak.
Ikastetxeek garatutako ekintzei esker, udalek ondorengoak aurreztu dituzte: 3.712,6 euro, Pasaiako Karmengo Ama herri ikastetxearen kasuan; 7.443 euro, Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxean; 4.317, 10 euro Lezoko herri ikastetxean; eta 3.062,3 euro, Oiartzungo Elizalde herri eskolaren kasuan.
Energia eta ura eraginkortasunez kudeatzean, gastuak ondore garrantzitsuak ditu, bai ingurumenaren eremuan, bai ekonomiaren arloan. Oarsoaldearen ordezkaritzapean dauden udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gastu arruntari dagokion aurrekontuaren % 50 da gutxi gorabehera. Diru horretatik, ikastetxeak udalen gastu guztiaren ia % 10 dira.
Baina garrantzitsuena ez da CO2-ren igorpenak murrizteko eta ekonomikoki aurrezteko proiektu honek duen ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Nolanahi ere, gero eta premia handiagoa dago honakoa ulertaraztea: baliabideak nahitaez arrazionaltasunez erabili behar direla.
Ekitaldi honetan lau ikastetxeetako (Karmengo Ama herri ikastetxea, Pasaian; Elizalde herri eskola, Oiartzunen; Cristobal Gamón, Errenterian; eta Lezo herri eskola, Lezon) ordezkariak, esperientziaren protagonistak, egon dira eta hurrengoek babestu diete: Iñaki Pugak (Aldundia. Ingurumen teknikaria) eta Nieves Lazcanok (Aldundia. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia).
Halaber, bertan izan dira honako ordezkari politikoak: Eneko del Amo, Errenteriako Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria; Itziar Ostolaza, Errenteriako Udaleko zinegotzia; José Manuel Ferradas Freijo, Errenteriako Ingurumen zinegotzia; Miguel Ángel Sánchez, Lezoko Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria; Jose Ángel Sánchez, Lezoko Udaleko zinegotzia; Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariaren ordezkaria; Nahikari Otermin, Pasaiako Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria. Ekitaldian partaidetza osatzeko udaletako teknikariak, baita garapen agentziakoak eta Ecolokalekoak ere egon dira. Azkenekoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta energia-eredu berriaren aldeko plataforman parte hartzen du. Aurrekoaren harira, laguntza teknikoa eskaini dio proiektuari.
Laburbilduz, horiek guztiek ekitaldian parte hartu dute Errenteriako Reina aretoan.