Auzokonposta guneetako bisita izango da asteartean

Az, 2018-03-21 11:05

Bi hilez behin auzokonposta guneetan jarraipen-bisita egingo da, lehena martxoaren 27an

Aurten bi hilez behin, auzokonposta guneetan jarraipen-bisita bana egingo du Elkarrekin 21
aholkularitza-taldeak. Ikuskaritza-zerbitzua datorren asteartean (martxoak 27) izango da.

Hasi berriek eta alderdiren bat hobetu behar dutenek kalitatezko konposta lortzeko urratsak
zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak
ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.

Aholkularitza-taldea 09:30 – 12:30ak bitartean arituko da Lezoko guneetako konpostagailuen
ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo,
Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritzataldearekin
hitzordua jarri nahiko balu 605 757 687 (Leire) telefono zenbakietara deitu edo
whatsAppa bidali dezake edo lezokonposta@gmail.com helbidera mezu bat idatzi.

Arloa edo saila