Bi hilez behin auzokonposta guneetan jarraipen-bisita egiten da, hurrengoa maiatzaren 29an
Aurten bi hilez behin, auzokonposta guneetan jarraipen-bisita bana egingo du Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak. Ikuskaritza-zerbitzua datorren asteartean (maiatzak 29) izango da. Hasi berriek eta alderdiren bat hobetu behar dutenek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.
Aholkularitza-taldea 09:30 – 12:30ak bitartean arituko da Lezoko guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza taldearekin hitzordua jarri nahiko balu 605 757 687 (Leire) telefono zenbakietara deitu edo Whatsappa bidali dezake edo lezokonposta@gmail.com helbidera mezu bat idatzi.