Eltxo tigrea (Aedes albopictus) intsektu inbaditzailea da, Asiako hego-ekialdetik etorri zen gurera, eta badu ezaugarri nabarmen bat: orban zuriak ditu toraxaren eta hanken inguruan.
Gaur egun Euskal Herrian hedatzen ari den eltxo hau gero eta arriskutsuagoa da gure osasunerako, besteak beste, birus-bektoreak direlako, dengea, zika, chikungunya eta bestelako gaixotasun batzuk transmititzen dituztelako.Hori horrela, eta eltxo tigrearen hedapena mugatu asmoz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak guztiok abian jarri ditzakegun gomendio batzuk zabaldu ditu.
Nola prebenitu
Ur geldia duten eremu eta ontzietan umatzen dira eltxo tigreak: kainu-zuloetan, estoldetan, iturri apaingarrietan, loreontzien plateretan, kanpo-altzarietan, animalien janlekuetan, lorategiko tresnetan, kuboetan, pneumatikoetan eta ura pilatzen duen edozein objektutan. Beraz, eltxoaren ugalketa eragozteko, beharrezkoa da:
- Aldizka miaketak egitea eta ontziak kentzea: saihestu ur-metaketa drainatze-uretan (kainu-zuloak eta estoldak) eta teilatu hodietan.
- Estali etengabe ura atxikita geratzen den zuloak zoru pribatu eta publikoetan.
- Hustu, astean bitan, ura metatzen duten ontziak: lorontzien azpiko platerak, pitxerrak, kuboak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab.
- Berritu, 2 edo 3 egunean behin, gure animalien edontziak.
- Isuri ura hustubideetan astean behin gutxienez, ur-geldiak saihesteko.
- Jarri eltxo-sareak leihoetan, deposituetan, ontzietan eta abar eltxoak sartzea eta arrautzak errutea eragozteko.
Zer egin ziztatzen bagaitu
- Garbitu ondo ziztadaren eremua urarekin eta xaboiarekin.
- Ez da hazka egin behar infektatu ez dadin.
- Hotza aplikatu inflamazioa geldiarazteko eta azkura arintzeko. Batzuetan biziagoak izan daitezke erreakzioak, eta beharrezkoa izan daiteke osasun-arloko profesional bati kontsultatzea.
Eta gogoratu, lagungarri izan nahi baldin baduzu eta eltxo tigrearen ugaritzea gelditu nahi baduzu, bateoren bat ikusten baduzu, atera argazki bat eta bidali app honetara:
https://www.mosquitoalert.com/