Furgobaratzak gaur arratsaldean egingo du Baratze Parkera hileroko bisita, 18:00-19:30 bitartean
Gaur egingo du Furgobaratzak hileroko bisita Lezoko Baratze Parkera. Urteko bigarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da eta 90 minutuko iraupena izango du.
Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta urtean zehar antolatzen diren tailer desberdinetan ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.
Hain zuzen ere, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:
1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa