Oarsoaldeko Eskolako Agenda 2030eko koordinatzaileek krisi ekosoziala hezkuntzatik nola jorratu behar den buruzko hitzaldia jasoko dute

Or, 2022-09-16 09:55

Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen duten Lezo, Errenteria eta Oiartzungo ikastetxeetako irakasle-koordinatzaileek, udal teknikariek eta interesa duen edozein irakaslek krisi ekosozialari buruzko hitzaldia jasoko dute Lezoko Gezala Auditoriumean.

Datorren asteartean izango da, irailaren 20ean, 10:45etan. Hizlaria Mirene Begiristain izango da, EHUko irakaslea.

Hitzaldiaren izenburua ondorengoa izango da: “Hezkuntza ekosoziala: dimentsio ekosoziala eskola eremuan barneratzeko irizpideak”.

Helburuak, krisi ekosoziala hobeto ezagutzea, hezkuntzatik egin daitekeena jakitea eta ikuspegi ekosoziala eskolan barneratzeko irizpideak zeintzuk diren jorratzea izango dira.

Urteko bigarren formakuntza saioa izango da, otsailean, “Loratu Herria” egitasmoa antolatu zelarik.

 

Arloa edo saila