Furgobaratzak ostegun arratsaldean egingo du Baratze Parkera ekaineko lehen bisita, 18:00-19:30 bitartean. Halaber, ekainaren 27an, asteazkena, beste bisita bat egingo du eta, horretan, gaixotasun eta izurriteei nola aurre egitearen inguruko tailerra eskainiko da
Ostegunean, ekainaren 7an, egingo du Furgobaratzak hileko lehen bisita Lezoko Baratze Parkera. Urteko hirugarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.
Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta urtean zehar antolatzen diren tailer desberdinetan ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.
Tailer horietako bat ekainaren 27an Furgobaratzak egingo duen bisitarekin batera eskainiko da. Horretan, izurriteen eta intsektuen inguruko tailerra eskainiko da, izan ere, urteko sasoi honetan ohikoak dira eta, beraz, horiei aurre egiteko gomendioak eman eta aholkularitza eskainiko da.
Baina, horren aurretik, ostegun honetan Furgobaratzak egingo duen bisitan jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira, hain zuzen ere:
1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa