Hitzarmen berriaren iraupena 4 urtekoa da.
Lezoko Udalak UDALSAREA 2030 Udalerri jasangarrien euskal sarearekin hitzarmena berritu du, eta horren arabera, udalak konpromisoa hartzen du aktiboki laguntzeko NBEk promulgatutako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko helburuak betetzen.
Hala, udalak konpromisoa hartzen du 2030 Agenda pixkanaka bere toki-plangintzaren eta ekintzaren ibilbide-orri bihurtzeko eta garapen jasangarriko helburuen ikuspegia bere politika publikoetan eta udal-kudeaketan txertatzeko.
Lezoko alkatea den Jesus Mari Martiarenaren hitzetan: "Akordio berria sinatuta, UDALSAREA 2030ek bere kideei eskaintzen dizkien zerbitzu eta baliabideak erabili ahal izango ditu Lezok.
Ildo horretan, adierazi behar da egungo gobernu-taldearentzat udal-politikak eta proiektuak Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etortzea izan dela legealdi honetako helburuetako bat, eta horregatik, gaur egun Lezo 2030 Agenda eta bere ekintza-plana amaitzen ari dira eta tresna hau izango duen Gipuzkoako lehen udalerrietako bat izango da Lezo. Erraminta horretan oinarrituko dira, etorkizuneko ingurumen eta lurralde-garapeneko erabakiez gain, gizarte eta ekonomia garapenekoak.
Joxean Sánchez Ingurumen zinegotziaren ustez, akordio honen sinadura eta laster egingo den Lezo 2030 Agendaren onespenak, lezoarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute eta datozen urteetan udalerriaren garapenaren oinarriak ezarritzeko balioko digute, baita udalerria eraldatzeko eragile izango diren proiektuen oinarriak ere, jasangarritasun, erresilientzia eta inklusibotasun parametroekin.