Egun batzuk aurreratuko da eta abuztuaren 31ean izango da.
2022rako bisiten egutegiak aldaketa txiki bat izango du. Hala, urteko seigarren auzo-konpostaren bisitaren data aldatu egingo da eta irailaren 7an izan ordez, abuztuaren 31ean izango da.
Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera hau jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute.
Gogorarazten da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.
Osasun egoera hobetu denez, herritarrak bisitetara gonbidatuak daude, teknikariari izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko, baina, berarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak, WhatsApp edota posta elektronikoa, erabiltzera ere animatzen ditugu.
Kanpainaren komunikabideak hauek dira: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647057402) eta herritarren esku daude edozein zalantza argitzeko.
Eutsi konpostajeari!