‘Komunikazioa Familian’ jardunaldia izango da datorren astelehenean, martxoaren 31n, Lezo Institutuan, 17:00etatik 18:30ra bitarte.
Familia Eskola egitasmoaren barruan, familien barruko komunikazioari buruzko jardunaldia prestatu dute Hezikuntza Guraso Elkarteak eta Lezoko Institutuak, Lezoko Udalaren laguntzarekin.
Izar Arregi Aizpuruk gidatuko du hitzaldia, 10 urtez ikastolan irakasle eta psikologo izan ondoren, azken urteetan, gazteak eta gazteen famili-terapian espezializatua da Arregi.
‘Nerabeekin familia giroa hobetzeko disziplina positiboa ezartzeko moduak’ izango dira mintzagai jardunaldian. Izen-ematea beharrezkoa da eta esteka honetan egin daiteke.