Igande honetan, otsailaren 24an, estreinakoz ikusi ahal izango dugu antzezlana, arratsaldeko 20:00etan
2019 MAX sarietan lau izendapen izan ditu; ikuskizun onenari, bertsio edo egokitze onenari, eszena zuzendaritza onenari eta azkenik, aktore onenari
“Amor oscuro.Sonetos” antzerkia Federico Garcia Lorcak idatzitako 11 poematan oinarritzen da. Poema hauek idazlearen bizitzari eta gertuko heriotzari buruzko idatzi ilun eta zirraragarriak dira. Beldurra eta isiltasunaren istorio bat da, hamaika pertsonai bitartez kontatutakoa.
Poema hauek josten zebilela erail zuten Federico; Valentziako hotel batean bilatuak izan ziren poemak, orrialde solteetan idatziak eta urratuz beteta. 40 urtez ilunetan gordean 1983ko abenduan argitaratu zirenetik arte.
Obra eder hau Lezon estreinatuko da gaztelaniaz datorren igandean, hilaren 24an, arratsaldeko 20:00etan Gezala Auditoriumean. Sarrera arrunta 8 euroren truke lortu daiteke beti bezalakultura saileko bulegoan, emanaldi egunean leihatilan eta hemen.