Coranovirusak gure bizitzak, emozioak, ekonomia eta askatasuna bortizki aldatu du, baina aldi beran, ahazten ari zitzaigun “komunitatearen” gogoeta indartsuaz hausnartzen eta jabetzen ari gara.
Munduak izutzen duen ziurgabetasun eta abaildura honen erdian, gaur Antzerkiaren Nazioarteko Eguna izaki, gizarte hezituago eraikitzen jarraitzeko beharra adieraztea da gure nahia. Hau da, zalantzarik gabe, berdintasun handiagoa duen gizartearena. Kultura zabaltzea kontzientziaren altxorra areagotzea da. Gaur gure asmotan da baikortasunari eustea eta garai txar hauek igarotzea, aktoreak agertokira itzul daitezen, horrenbeste maite duten antzerkia egikaritzeko eta bere eragin positiboa gizartean zabaltzeko.
Agian, antzerkiaren irakaspen handiena da fikzioa ez dela soilik interpretatzen duenarena, baizik eta idazten duenarena, ekoizten duenarena, argitzen eta diseinatzen duenarena ere. Zer esanik ez, publikoarena. Gaur, Nazioarteko Antzerki egunean, espazio itxiekin zuzeneko arteak posible egiten duten guzti guztiak omendu nahi ditugu.
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna aurten etxean ospatuko dugu zintzo arraio pandemia bukatzeko zain. Jakinean antzerkia bizirik dagoela eta laster gozatzerik izango dugula berriro.
Gizakiak hasiera hasieratik artea izan du bidea bere adierazpenak egiteko, eta horrela adierazi izan du poza, tristura, nahiak, emozioak, desioak eta aldarrikapenak. Hori da antzerkia!