Santakrutzen atarian, dantza lehiaketa ospatu zen atzo Jauregialden eta Juan Perez Fernandez, Nerea Nuñez eta Peio Blanco izan ziren, hurrenez hurren, aipatu dantzaldiko irabazleak.
Gaur arratsaldean ekingo die Lezon Santakrutz jaiak eta horiei ongietorria emateko xedez, atzo arratsaldean, dantza lehiaketa ospatu zen Jauregialden, herria zein herritarak festa giroan murgiltzen has zitezen.
Dantzaldia Lezoko Erosky City, Sanzarin Eskola eta Sorgin tabernarekin elkarlanean antolatu zen eta hiru irabazle izan zituen: Juan Perez Fernandez lehen sariduna, Nerea Nuñez bigarrena eta Peio Blanco hirugarrena.
Zorionak guztiei!