Udalak eta Gaintxurizketako jai batzordeak, urtetan ospatu ez diren San Roke jaiak berreskuratu eta jai giroa itzuliko da Lezoko auzo honetara.
Hainbat ahalegin eta gero, urtetan ospatu gabe egon eta gero, San Roke jaiak bueltan dira Gaintxurizketako auzora. Lezoko udalak eta Jai Batzordeak prestatutako bi eguneko egitarau oparoa abuztuaren 16ean hasiko da eta, haur, gazte eta helduei zuzenduriko programa zabala izango du.
Betiko legez, Mikel Arruti alkateak dei egiten die herritarrei jai euskaldunak izan daitezen, parekideak, jasangarriak eta, batez ere, eraso matxistarik gabeak. Gozatu festak!
Hona hemen egitarau osoa:
Hilak 16, ostirala:
- 19:00: Jaiei hasiera emateko suziria. Buruhandiak.
- 21:45: Truk txapelketarako izen ematea.
- 22:00: Truk txapelketa.
Hilak 17, larunbata:
- 10:30: Toka txapelketarako izen ematea.
- 11:00: Toka txapelketa.
- 12:00: Herri kirolak. Ondoren, harri-jasotzaile emakumeen erakustaldia.
- 14:00: Auzo bazkaria, Elortegiko belardian (txartelak Arruti janari dendan eta harategian, Iriartenea eta Sagarzulo erretegietan). Ondoren, bingo musikatua.
- 18:00: Haur/famili jolasak. Jarraian, txokolatada Lezoko buruhandiekin. Afaria.
- 22:00: Dantzaldia “Bada Giro” erromeri taldearekin.
- 23:00: Suzko zezena. Ondoren, dantzaldia goizaldera arte.
Arloa edo saila