Heldu dira Santakrutzak!

Or, 2019-09-13 12:25

Arratsaldeko 19:00etan alkate txikiek emango diete hasiera jaiei eta pregoiaren zein txupinazoaren ostean, astelehena bitarte, ekintza eta ekitaldi anitz eta ugariz gozatu ahal izango dute lezoarrek. Aurretik, 16:45ean txikien krosa izango da Euskal Herria plaza.

Udaletik jaiak guztiok elkarrekin, berdintasunean eta errespetuan oinarriturik gozatzeko deia egin dute.

EGITARAU OSOA HEMEN

Dagoeneko gutako gehienok atzean utzi dugu oporraldia eta egunerokotasunean bete betean murgildurik gauden honetan, beste urte batez, heldu dira Lezora Santakrutzak, uda sasoia festa giroan agurtzeko.

Horrela, gaur arratsaldeko 19:00etan, alkate txikiek emango diete hasiera herriko festei. Pregoiaren ostean txupinazoa jaurtiko da eta orduz geroztik astelehenera bitartean, ekintza eta ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek, haur, gazte zein helduek.

Hona hemen gaurko eta jaiak iraungo duten lau egun hauetarako antolatu den egitaraua:

Ostirala, irailak 13:

16:45 Txikien krosa Euskal Herria plazan

19:00 ALKATE TXIKIEK jaiari hasiera emango diote. Pregoia eta txupinazoa. Jarraian, Murixkako dantzarien "Agurra" Gurutze Santuaren Plazan.

Segidan, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandak eta Munttar Lezoko Txistulari Elkarteak Tomas Garbizuren "Lezoko Herria" ereserkia joko dute.

Jarraian buruhandi eta erraldoien kalejira abiatuko da Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.

19:30 Gurutze Santuaren bezperak.

20:00 Kartelada Gurutze Santuaren plazan.

20:30 Entsalada lehiaketa familientzat Karlos Saldise plazan.

21:00 Disko-Jaia gaztetxoentzat Gurutze Santuaren plazan.

22:45 Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako helduen danborrada.

23:45 Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.

Larunbata, irailak 14:

09:30 Motozaleen irteera Lezotarra tabernatik.

10:00 Diana Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.

10:00 Puzgarriak haurrentzat Lopene plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian).

11:00 Gazteentzat zinta lasterketa Goiko plazan

11:00 Meza nagusia.

12:00 Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Fausto Muguerza aizkoran. Jokin Eizmendi harriaren erakustaldian.

12:00 Lezoko dantzazaleekin X.Muxiko Eguna Jaiki taldearekin Karlos Saldise plazatik.

12:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko Munttar Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

13:00 Dinbi Banda taldearekin batukada

14:00 Jubilatuen bazkaria Etxeberri jatetxean (10 €).

14:30 Dantzazaleen bazkari herrikoia Karlos Saldise plazan. Ondoren Oreretako trikitilariak.

14:30 "i-14" egunari hasiera emateko txupinazoa plazan. Jarraian taldeko argazkia.

15:00 "Arrantzale" eta "Tartekoen" bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan.

17:00 Puzgarriak Lopene plazan.

17:00 Dantza solteko txapelketa Gurutze Santuaren plazan.

Amaieran Muxikoak herrian zehar.

17:30 Josetxo Etxandi XLIV. oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finala, Koldobike Gezala frontoian.

18:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

18:30 Larrain dantza Gurutze Santuaren plazan.

19:30 Jaixkipe Txarangarekin kalekora Lezo Herri Eskolatik.

19:30 Dantzaldia Laket taldearekin Gurutze Santuaren plazan.

20:30 Indarrak hartzeko Eztanda taldeak “Bokatak” jarriko ditu Gurutze Santuaren plazan.

22:00 Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

Jarraian Gozategi.

23:00 Su artifizialak kaitik (Polentzarrena aurrean).

00:00 Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Kaotiko eta DJ Map-H.

Igandea, irailak 15:

08:00 Gaupaseroen argazkia Gurutze Santuaren plazan

09:00 Plater tiraketa Arkaleko kantxan.

10:00 Diana eskualdeko dultzaineroekin.

12:00 Inude eta artzaien desfilea Lopenetik abiatuta.

16:00 Truk txapelketa Tiñelu elkartean.

17:30 Josetxo Etxandi XLIV. oroitaldiko herri mailako pilota txapelketaren finalak Josetxo Etxandi frontoian (eguraldi txarra eginez gero Koldobike Gezala frontoian).

19:30 Buruhaundi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

20:30 Dantza emanaldia: Kukai eta Brodas Bro: “Topa” eta Maduixa Valentziarrak: “Mülier” Josetxo Etxandi frontoian (eguraldi txarra eginez gero, Lezo Herri Eskolako patioan).

22:00 Su artifizialak kaitik (Polentzarrene aurrean).

Astelehena, irailak 16:

09:30 Ganadu feria Josetxo Etxandi frontoian.

12:00 Idi demaren saioa probalekuan.

13:30 Ganadu feriaren sari banaketa probalekuan.

14:00 Baserritarren bazkaria Tiñelu elkartean.

18:00 Idi demaren saioa probalekuan.

18:30 Munduko dantzak. Talde eta estilo ezberdinen dantza ekitaldia Lezotarren plazan.

19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

19:00 Patata tortilla lehiaketa eta Maria Lasa eta Irati Irurtzun trikitilariak Lezotarren plazan (izen emateak Lezotarra, Itzel, Tiñelu eta Azkena tabernetan).

20:00 Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Irati Alcantarilla eta Jokin Irastorza. Gaiak jartzen: Amaia Agirre.

20:00 Afari-merienda herrikoia eta trikitixa “Tiñeluren atzeko aldearen plazan” (bakoitzak bere afaria, Udalak sagardoa).

21:45 Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandaren emanaldia Gurutze Santuaren plazan.

Jarraian zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.

 

 

Arloa edo saila