“Olatu arteko txalupa arraroa” lana aurkeztuko dute.
Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak poesia errezitaldia eskainiko dute Lezon. Otsailaren 24an izango da, 20:00etan, Gezala Auditoriumean.
Elkarlanean sortu duten ikuskizunaren izenburua “Olatu arteko txalupa arraroa” da.
Duela ia hamar urte Josebak, Kuban (Habanan), sortutako letrekin Gosariak proiektua sortu zuten idazlea eta Gose taldearen artean. Orain, Joseba Euskal Herrian dagoela, letra horien jatorria, sekretuak eta zergaitia azalduko ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta.
Gaur egungo gai eta kezka nagusiak plazaratzen dituzte bere berbek, adibidez, prostituzioa. Euskal Herriaren egoeraz ere hitz egiten dute letrek.
Alegrantziaren balorea ere aldarrikatzen du Sarrik, bizipozaren garrantzia. Elkarrekin bizitzea, elkar maitatzea, elkarrekin bizitzaz disfrutatzea eta bizitzaren gozamena.
Sarrerak otsailaren 18tik aurrera egongo dira salgai, udaleko webgunean.