EITB-k prestatutako emakumezkoen futbol talde berri bati buruzko telesaila da, haur eta gazteei zuzendua dagoena.
ETB-1ean emitituko den “Irabazi arte” telesailaren grabaketak aurrera doaz. Abuztuaren 18an, osteguna, Lezoko hainbat tokietan grabatu zituzten pasarte batzuk: herriko kaleetan eta frontoian adibidez. Horretarako, herriko hainbat kale eta leku itxi behar izan ziren egunean zehar.
Pausoka produktoraren fikziozko telesail bat da, batez ere, haur eta gazteei zuzendua dagoena. Beste gai batzuen artean, emakumeak kirolean, nerabe eta gurasoen erlazioak eta adiskidetasunaren baloreak landuko ditu.
Protagonista, Arene pertsonaia izango da (Sua Enparantza) Bartzelonan bizi eta futbolean jokatzen duen neska. Familian gertatu den ezbehar baten ondorioz, Euskadira joango da bizitzera eta bizimodu berrira egokitu beharko da. Inguruan dituen aurreiritzien aurka borrokatu beharko du emakumezkoan futbol talde bat sortu nahi duenean.
Telesailaren zuzendaria Javier Garcia Vicuña da eta aktoreen artean Iker Galartza, eta Jose Ramon Soroiz daude.