Hiru egunetan zehar, garagardoaz haratago, musika zein dantza emanaldiez, zirkuaz edota kirolaz gozatzeko aukera ere izango dute lezoarrek.
Festaren eta ekitaldi guztien kokalekua Saldise plaza izango da eta ordutegia 18:00etatik 00:30ak arte; larunbatean, aldiz, egun osoz egongo da festa, 11:00etatik 01:00era.
Santakrutzak amaitu badira ere, festak ez du etenik Lezon, iraileko azken asteburua ere, berezia eta ekintzez josia izango baita Garagardo festaren ospakizunarekin.
Aipatu festa hilaren 26tik 28ra bitartean ospatuko da, hau da, ostegunetik larunbatera bitartean. 3 egunetan zehar, beraz, lezoarrek garagardoaz noski eta baita zirku, musika, kirola edota dantza emanaldiez gozatzeko aukera ere izango dute.
Festaren zein ekintzen kokalekua Saldise plaza izango da. Ostegunean, hain zuzen, kirol eta musika emanaldiak egongo dira aukeran eta ostiralean, Jaixkipe txarangaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Ordutegiari dagokionez, aipatu bi egunetan, 18:00etatik 00:30ak arte egongo da zabalik.
Larunbatean, egun osoko festa izango da, hau da, 11:00etatik 01:00ak arte eta festaren itxiera gisa, arratsaldetik hasita iluntze arte hainbat ekitaldi izango dira: 20:30ean, “Out of the blue” dantza emanaldia, 21:00etan, “Amer i Africa Enva” zirkua eta 23:00etan “Sara Sweet Band” taldearen kontzertua, guztiak, noski, Saldise plazan.