Banaketa abuztuaren 2tik aurrera egingo da.
Abuztuaren 2tik aurrera, Lezoko Udalak aurtengo Kilometro Lezoko programa postontzietan banatuko du herri osoan zehar, aurreko urteetan egin izan duen bezala. Liburuxka honetan, abuztua eta iraila bitartean egingo diren 20 ekitaldiak, ordutegiak eta taldeen informazio zehatza jasota dago.
Gonbidapenen banaketa oso azkarra izaten ari denez, ez galdu denborarik eta doako sarrerak erreserbatu hemen: Kilometro Lezo
Aurtengo egitarauan, ahal den jende espektro zabalena harrapatzeko asmoz, izaera oso ezberdinetako musika, zirku eta dantza emanaldi ikusgarriak daude.
Horiek horrela, programazioa ondorengoa izango da:
Abuztuak 13: 20:00 Kontukantari “mendian ibiltari” antzerki/kantu familiarra – 23:00 Tonbola, Hika konpainiaren antzerkia.
Abuztuak 14: 20:00 Demode Quartet musika – 23:00 Hatxe musika
Abuztuak 20: 20:00 Só (Xanpatito) zirkoa malabarrekin – 23:00 Órbita (Zen del sur) dantza.
Abuztuak 21: 20:00 Ameba musika – 23:00 Niña Coyote & Chico Tornado musika
Abuztuak 27: 20:00 Los viajes de Bowa (La gata japonesa) zirkoa– 23:00 Por hacerte un favor (Trapu Zaharrak) antzerki taldea
Abuztuak 28: 20:00 Ilargi Arrizabalaga musika – 23:00 Anne Etchegoyen musika
Irailak 3: 20:00 Bidearen amaieran (Hortzmuga) antzerkia – 23:00 Laila Tafur (Monstruo)
Irailak 4: 20:00 Ordu txarrak, Gotzen, Jaig Musika taldeak – 23:00 Willis Drummond musika taldea
Irailak 10: 20:00 Antroan Intro (Orratxa dantza taldea) + 23:00 Eztanda + Amaiur Luluaga + Meeting Point dantza taldeak
Irailak 11: 19:00 GonaPK musika – 20:30 ETS musika