Kilometro Lezoren laugarren edizioa aurkeztu da

Ar, 2023-08-08 15:43

Jaialdiaren finkatze-urtean, arte eszenikoek eta zirkuak izango dute protagonismoa. Abuztuaren 25ean hasi eta irailaren 17an amaituko da.

Lezoko Udalak Kilometro Lezoren egitarau berria aurkeztu du gaur goizean. Xanti Val Kultura teknikariaren hitzetan, “jaialdiaren laugarren edizioa aurkezten dugu gaur. Pandemian sortutako jaialdi bat dela gogorarazi nahi dugu, kulturak une gogorrak bizi zituen eta Kilometro Lezo sortu zen hari indarra emateko helburuarekin.. Urtero jaialdia hobetzeko aldaketak egin ditugu, baina Kilometro Lezo Euskal Herria mailan sendotzen ari dela argi daukagu”.

Iaz musika emanaldiei indar handia eman bazitzaien ere, aurten zirkuari eta arte eszenikoei emango zaie protagonismo handiena. “Zirku emanaldiak, espazio-arazoak direla eta, ez dira Gezala Auditoriumean sartzen,. Horregatik, Herri Eskolako patioa aprobetxatu eta emanaldi bikainak izango ditugu aurten. Dantzarekin ere gozatzeko aukera izango dute lezoarrek”.

Kaleko jarduera eszenikoak babestearen garrantzia

“Gaur egungo testuinguruan, non harreman pertsonalak askotan teknologiak itzaltzen dituen, funtsezkoa iruditzen zaigu kaleko jarduera eszenikoak baloratzea eta babestea. Artemodu hauek benetako esperientziak eta komunitate handiago baten kide izatearen sentsazioa ematen dizkigute” adierazi du Xanti Valek.

 “Gainera, adierazpen artistiko horiek babesteak, artistei eta sortzaileei laguntzeaz gain, eta kultura modu arinean zabaltzeko ahalegina egiteaz gain, gure herrien garapen ekonomikoari ere laguntzen dio. Kaleko jarduerek askotariko ikusleak erakartzen dituzte eta giro bizia sortzen dute. Horrek tokiko merkataritza bultzatu eta gizarte-kohesioa sustatzen du” gaineratu du Valek.

Jon Legorburu, Kultura zinegotziaren ustez “Kilometro Lezo pandemian sortu bazen ere, geratzeko etorri zen jaialdia da. Kultura zaintzen jarraitu nahi dugu, horretarako, euskal dantzari eta konpainien ikuskizunak izango ditugu Lezon. Ia denak euskaldunak dira eta batzuk herrikoak gainera. Aurtengo Kilometro Lezo Santakrutzekin batera amaituko da; hortaz, ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute aurten lezoarrek. Ekitaldi guztiak Herri Eskolako patioan izango dira, azken asteburukoak izan ezik, horiek Goiko plazan egingo baitira. Jaialdia finkatzen ari da eta hobetzeko lanetan jarraituko dugu aurrerantzean”.

Egitarauari dagokionez, Kilometro Lezo abuztuaren 25ean hasi  eta abuztuaren 17an amaituko da:

Abuztuak 25 – 20:00

Zirkua: Desªnuda – Maitane Sarralde

Abuztuak 26 – 20:00

Zirkua: Transir – Rojo Telon

Irailak 1 – 20:00

Antzerkia: Agurea, urpekaria eta itsasoa – Hortzmuga

Irailak 2 – 21:45

Dantza: Alive – Lasala

Irailak 2 – 22:00

Antzerkia: Ai, ai, ai badatorrela! – Orratx! Antzerki taldea

Irailak 17 – 19:00 (Goiko plazan)

Dantza: Nun zira? – Dab

Irailak 17 – jarraian

Dantza: Otempodiz – Ertza

Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta ez dira sarrerak aldez aurretik hartu beharko. Informazio osagarria.

Amaitzeko, Xanti Valek adierazi du Kilometro Lezo Artekale katalogoan sartu dela aurten (Euskadiko Kaleko Arteen katalogoa). Informazioa.

 

Arloa edo saila
Eranskinak