2018-2020 energiaren sentikortze planaren barruan eta gazteei zuzenduta dagoen ekimen hau lehenengo aldiz gauzatuko da datozen hilabeteetan Oarsoaldean
Energia sentikortasuna garatzeko helburua duen ekimen hau iaz gauzatu zen sorkuntza prozesu irekiaren emaitzetako bat da.
KORTO KONTARI korto lehiaketa Oarsoaldeako Garapen Agentziak sustatzen du eta Sergio Ekiza, Oarsoaldearen lehendakariak adierazi duenez, Foru Aldundiaren laguntzaren bidez egin da eta bigarren hezkuntzako gazteei zuzenduta dago (12-16 urte bitartekoak). Kortoak aurkezteko epea abenduaren 5 izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa da izen-ematea hemen egitea.
Energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko ideia praktikoak bilatzen ditu Korto Kontarik. Egunerokotasunean energiaren zentzuzko erabilera eta eraginkorra nola egin, gizartea jasangarria izan dadin. Horixe da Korto Kontari korto lehiaketaren gaia. Sentsibilizazioa eta kultura energetikoa garatu eta gizartean txertatzeko intentzioarekin. Energiari dagokionez, mota guztiei buruz ari gara, ez bakarrik elektrizitatea. Ura, isolamendu eta berogailu sistemak, argia, etxetresna elektrikoak, hozte sistemak eta garraioa ere kontutan hartzen ditugu.
Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bat eta 3 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke lanak, hala nola; bideoa, movie maker… Formatu gustukoena, ikastetxean errotuena, ohikoena, nahiz esperimentala.
KORTO KONTARIko oinarriak Oarsoaldea Garapen Agentziaren web orrian ikusgarri daude, eta lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu bi korto irabazleak, bi sari emango direlarik.
300 eta 200 euroko balioa duten sariak banatuko ditu energian, ikus-entzunezkoetan eta antzerkian aditua den epaimahai batek. Oinarrietan zehaztuta daude epaimahaiak kontutan izango dituen irizpideak eta kortoa bidaltzeko behar den informazio guztia. Onartuak diren korto guztiak KORTO KONTARIko Youtube kanalean ikusgarri egongo dira abenduaren 10etik aurrera. Kortoak aurkezteko epea abenduaren 5a da eta sarituak zeintzuk diren abenduaren 15ean jakinaraziko dira.
Animatu eta parte hartu lehiaketan!