Bilerak egiteko gunea egokitu da.
Lezoko Kultura Aretoak erabilera anitzak ditu: erakusketak egiten dira, prentsaurrekoak, liburu eta disko azokak, bilerak…
Eremua egokitzeko telebista handi bat erosi du Lezoko Udalak. 75” hazbete ditu eta HDMI eta USB konexioak. Hortaz, irudiak, aurkezpenak eta bideoak proiektatzeko aukera izango da, erraztasun osoz gainera.
Espazio berria Jaizkibel – Lezo Mendi Lasterketaren prentsaurrekoa egiteko erabili zen.
Herriko eragile eta elkarteek gunea erabiltzeko edo alokatzeko aukera dutela gogorarazten du udalak.
Arloa edo saila