"Lezokeitan" karta jolasa aurkeztu dute

Or, 2021-05-14 11:20

Karta-jolas dibertigarri batekin datoz oraingoan Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiako partaideak: LEZOKEITAN. Lezoko pertsonaia kuttunak agertzen diren materiala sortu dute ikasle, irakasle eta gurasoek elkarlanean, udalaren laguntzarekin. Leire Aranburu lezoarrak egin ditu ilustrazioak.

327 karta-jolas banatu dituzte Lezo Herri Eskolako familien artean. Memoria eta estrategia karta-jolas honekin, familian eta lagunartean euskaraz jolastera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Karta-jolasarekin batera, aurtengo ikasturtean herri eskolan dauden jatorri desberdinetako hizkuntzetara itzuli dituzte argibideak eta euskaraz aritzeko gida txiki bat osatu dute, euskarazko oinarrizko hiztegi batekin eta esaldi labur eta errazekin, jolasak irauten duen bitartean, elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai izan dadin edonor.

Modu honetara, Euskara Talaiak, 2014ean sortu zenetik gaur arte burutu dituen beste hainbat egitasmorekin bezalaxe, gure hizkuntzari bere ekarpena egin nahi izan dio, bere helburu nagusiari eutsiz: Lezo Herri Eskolan eta Lezo Institutuan euskararen erabileran eragitea, eta aldi berean, herrian euskara indartzea.

Karta-jolasa eskuratu nahi duen orok, aukera izango du, euskaratalaia@lezoherrieskola.eus- era eskaera eginez. Bigarren aukera bat ere egongo da, ekainaren 9an, asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara Goiko Plazan (frontoian), Parketarrak jolas-saioak irauten duen bitartean, salgai ipiniko dira, 5€ren trukean. Aurretik emailez eskera egin duenak ere, egun horretan izango du bere karta-jolasa jasotzeko aukera. 

Arloa edo saila
Eranskinak
Karta 1.png233.89 KB
Karta 2.png277.25 KB
Karta 3.png213.7 KB
Karta 4.png216.87 KB