Lezoko dantzariek soka-dantza osatu zuten

Or, 2021-06-25 09:38

Euriak ez zuen ekitaldia itsustu.

Urteroko usadioari jarraipena emanez, Lezoko dantzariek San Joan bezperako soka-dantza osatu zuten asteazken gauean. Gaueko 22:00ak pasatxo izango ziren Lezoko txistulari bandak lehenengo notak jo, eta hogeitamar dantzariez osatutako soka, Gurutze Santuaren plazan inguruan martxa solemnean hasi zirela.

COVID-19ak sortutako pandemiaren neurriak direla eta, surik gabeko ospakizuna izan zen aurten ere.

Iaz pandemiak ez zuen dantzaldia ekidin, ezta aurtengoan ere. Euria barra-barra ari zuen arren, belaunaldi desberdineko dantzari helduek, beste behin fidelak izan ziren urte eta mende diharduen tradizioari.

Soka-dantzaren bideoak, udaleko sare sozialetan ikusgai.

 

Arloa edo saila