Jon Legorburu kultura zinegotziak, Xanti Val teknikariak, Agurtzane Intxaurraga HIKA Teatroa-ko zuzendariak eta Oier Guillan antzerkigileak, bigarren edizioak izango dituen osagai guztiak aurkeztu dituzte.
Joan den urteko irakurketa dramatizatuen partida bezain arrakastatsua izateko helburuarekin, 2024ko edizioa eta bere osagaiak aurkeztu dituzte gaur Lezoko udaletxean. Osagai horiek, gainera, azpiegituretan, programan eta aurkeztu diren antzezlanen kalitatean eragina izan dute. Besteak beste, joan den urteko ikuslego kopurua handitu nahi dutelako.
Lezoko udalak, Jon Legorburu zinegotziak aipatu duen moduan, “apustu garbi bat egin dugu kulturaren alde”. “Oarsoaldeako herri txikiena gara, baina onenak kulturaren aldeko ekimenak prestatzen. Joan den urtean 400 lagun inguru etorri ziren irakurketa dramatizatura eta aurten kopuru hori handitu egin nahi dugu. Horretarako, ordea, eskaintza ere hobetu egin dugu”, azpimarratu du Kultura zinegotziak.
Programa kalitatezkoa izango da, non aurkeztutako 20 lanetatik epaimahaiak aukeratutako 6 finalisten lanak dramatizatuko dituzten. Kalitate maila altukoak guztiak: Ainhoa Mariezkurrena, Galder Perez, Hegoa Alvarez, Jokin Oregi, Goiz Eder Iturain eta Pedro José Zabalza.
Lan horretarako, partidak goi mailako zuzendariak, Amancay gaztañaga, Ximun Fuchs eta Patricia Urrutia; aktore/aktoresak, Joseba Apaolaza, Ainhoa Artetxe, Josune Vélez de Mendizabal, Naiara Bergez, Edurne Agirrezabala, Xumai Gorostiaga, Sandra Fernandez aguirre eta Patxi Pérez; eta musikariak, Iñaki Salvador, Mad Muasel eta Big Sound DJ izango dira. Agurtzane Intxaurraga HIKA Teatroa-ko zuzendariak esan duen moduan: “gaur egun euskal antzerkigintzan lortu daitekeen talderik kalitatezkoenetakoa lortu dugu”.
Oier Guillam epaimahaikidearen arabera, kalitatezko taldea bildu da, lehiaketara aurkeztu ziren lanen kalitatearen antzera. Bere esanetan zailtasunak izan bazituzten ere 20tik 6 aukeratzeko, pozgarria izan da ere antzerkigintzaren kalitatea zer nolakoa den ikustea: “Lanen maila altua izan da eta zaila egin da aukeraketa egitea. Hala ere, poza ematen du ikustea aurkeztu direnak antzerkia idazteko joera indartsuari eusten diotela, belaunaldi berrien ahotsa entzutea eta idazkera berriak irakurtzea”.
Sarreran banatuko diren inkesta/bozka txartelekin ikuslegoak antzerki obra irabazlea aukeratuko du eta horrek, zozketa batean parte-hartzeko eskubidea emango dio. Sariak, benetan interesgarriak dira: 100 euroko kultura bonoa eta afaria eta Gezalarako urteko bonoa.
LARUNBATEAN LEZORA ETORTZEKO GONBITA
Lezoko II. irakurketa dramatizatuen partidaren programazioa arratsaldeko 19:30tan hasiko da. Lezoko Herri eskolako patioaren ateak ordu horretan irekiko dira eta, lehenik eta behin, musika izango da protagonista, Mad Muasel eta Big Sound DJ-ren eskutik. Orduerdi beranduago lehen 3 antzezlanak taularatuko dira eta atsedenerako eta afaltzeko tarte bat eta gero, beste hirurak dramatizatuko dira. Azkenik, bozkaketa eta sari banaketa izango dira.
PROGRAMAZIOA
- 19:30 Ate irekiera
- 20:00 3 antzerki obren irakurketa dramatizatua
- 21:15 Afarirako tartea
- 21:45 3 antzerki obren irakurketa dramatizatua
- 23:00 Bozkaketa eta sari banaketa
Bertan afaldu nahi duenak Lezoko bertako tabernetan edota Herri Eskolako patioan egongo den food truck-ean egin ahal izango du. Lezora etortzeko intentzioa dutenek, jakin garraio publiko zerbitzuak eskuragarri direla eta udaletik horiek erabiltzea gomendatzen dela.