900 pertsonentzako aforoa izango du ekitaldiak.
Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Lezon izango dira. Emanaldia Bekoerrota kiroldegian izango da, 12:00etan.
Oraingoan, "Kuikui" lana aurkeztuko dute. COVID-19aren pandemia dela eta, aforoa 900 pertsonentzako izango da. Segurtasun, distantzia eta higiene neurriak bermatuko dira.
Sarrerak abenduaren 15etik aurrera (08:45etan) jarriko dira salgai zortzi eurotan.
Udalaren webgunean https://sarrerak.lezo.eus/ eta kultura sailean egongo dira eskuragarri baina interneten bidez erostea gomendatzen da.