Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du Lezoko Udalak Bekoerrota kiroldegian.
Oraingoan, "Amaren Intxaurrak" lan berria aurkeztuko dute. Covid-19ren ondorioz, edukiera txikia da, eta pertsona bakoitzak aurrez esleitutako eserlekua (zenbakitu gabea) izan behar duenez, sartzen diren pertsona guztiek sarrera beharko dute, eta barruan Covid-aren aurkako neurriak aplikatuko dira.
Sarrerak Udalaren webgunean https://sarrerak.lezo.eus/ eta kultura sailean jarri dira salgai zortzi eurotan.
Arloa edo saila